Gatzagarrak ez daude oso gustura Mundumirak herrian emandakoarekin

Arritxu Barruso 2012ko maiatzaren 24a

Aurten lehen aldiz bi udalerriren artean banatu da Mundumira jaia: Leintz-Gatzaga eta Eskoriatza. Bada, Mundumiraren hurrengo astean, eta atzera begira ipinita, herri bateko edo besteko bizilagun eta udal ordezkariek ez dute balorazio bera egiten. Gatzagarrak haserre daude; Mundumira ez zen izan esperotakoa. Udalak herritarrekin bilera egingo du bihar, egubakoitza, 19:00etan eta hurrengo astean antolatzaileekin –Debagoieneko Mankomunitatea, Euskal Herria aldizkaria eta Ginmusica– bilera egiteko asmoa dute.

Gatzagako Kultura zinegotzi Iñaki Agirreurretak adierazi du, batez ere, herrira etorritako postu kopuruarengatik daudela haserre: "Ez ziren agindutako guztiak etorri eta etorri izan balira ere ez litzateke beteko".

Gatzagako Kultura zinegotziaren, Mankomunitateko Turismo batzordeko arduradun Josu Lizarralderen eta Ginmusica enpresako gerentearen balorazioa eta adierazpenak bihar, egubakoitza, Goiena paperean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak