Auto bat irauli da Leintz Gatzagako irteeran Eskoriatzarako noranzkoan

Goiatz Arana Begiristain 2012ko maiatzaren 22a

07:30ean gertatu da istripua. Urdin koloreko Fiat Punto bat irauli da GI-3310 errepide zaharrean, Leintz Gatzagako herri irteeran, Eskoriatzarako noranzkoan. Bi lagun zihoazen bertan eta zauri arinak jasan dituzte biek; istripu tokira joan den Gurutze Gorriko anbulantzian ari dira artatzen. Istripua izan duen autoa errei bat oztopatzen ari da eta Ertzaintza zirkulazioa zuzentzen ari da uneotan. 08:20 inguruan heldu da garabia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak