Gizonezko bat atxilotu dute bikotekidea giltza ingelesarekin kolpatzeagatik

Irati Goitia 2012ko maiatzaren 21a

Ertzaintzak 28 urteko gizonezkoa atxilotu du Leintz Gatzagan, bikotekidea giltza ingeles batekin kolpatzeagatik. Biktima Arrasateko ospitalean artatu behar izan zuten, besoetan zituen ubeldura eta hematomengatik.

Emakumeak 112 telefonora deitu zuen erasoaren berri emateko, atzo, goizaldeko ordu biak aldera; Leintz Gatzagako baso-bide batean zeudela adierazi zuen. Ertzaintzaren hainbat patruila bertaratu ziren tokira eta emakumearen autoa aurkitu zuten lehendabizi, ateak irekita eta motorra martxan zituela. Metro gutxi batzuetara zegoen bikotea. Ertzaintzatik jakinarazi dutenez, emakumea oso urduri zegoen eta agenteei adierazi zien bikotekideak giltza ingeles batekin kolpatu zuela besoetan, izan zuten eztabaida baten ondoren. Ertzaintzak ustezko erasotzailea atxilotu zuen, genero indarkeria delitua egotzita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak