Mexikon ibili da azken urteotan Eugenio Otsoa lan kontuengatik, baina martxoaz geroztik bueltan da Gatzagan eta alkate ardurak bete-betean hartuta ditu. Eugenio ez da berria Udal jardunean, hiru agintalditan alkate izan baita eta beste batean zinegotzi ere bai. Hala ere, azken urteotan, batez ere azken bost urteotan, aldatu egin dela herria jakinarazi zuen. Ur deposituaren lanak izan dituzte orain arte eskuartean. Gatzagainen egin dute ur depositu berria Gaztainuzketako mendi etxeetara eta Goierri auzora ura eroateko asmoarekin. Eta lan horiek bukatuta daudela jakinarazi zuen.
Turismo batzordea
Turismoa bultzatu gura du Gatzagako Udalak eta horretarako batzordea dute osatuta. Batzorde hori Udal ordezkariek eta turismo bulegoko kudeatzaileak osatu arren, jende gehiago erakarri gura dute eta gune indartsuasortu. Gainera, Gatzagak baliabide garrantzitsuak dituela turismoari begira uste du.
Mundumira
Bada, bisitariak Gatzagara ekarriko dituen ekimen bat Mundumira jaialdia da, aurten Gatzagan ospatuko dute, maiatzaren 18tik 20ra bitartean, eta herritarrak buru-belarri dabiltza gertatze lanetan. Eugeniok hiru egun horietan zer izango den Gatzagan aurreratu zuen. Eta herritarrei eskerrak eman zizkien jaialdi hori dela eta egin beharko duten esfortzuagatik eta Debagoiendar guztiak gonbidatu zituen egun horietan Gatzagara hurrera daitezen.