Herria koloreztatu dute loreekin

Goiatz Arana Begiristain 2012ko maiatzaren 6a

Berbenak, sasifragak, tageteak... askotariko loreak landatu dituzte Leintz Gatzagako herri inguruetako loreontzi eta lursail txikietan; haur eta heldu, 30 bat laguneko taldeak jardun du egiteko horretan. 35 bat lore ipintzea zen asmoa, baina eguraldi eskasa zegoela-eta, gutxi batzuk landatu dituzte gaur, domeka, azkenean eta gainerakoak aste barruan ludoteka orduan landatzeko utzi. Gurel guraso elkarteak antolatzen du ekimena, herria apaindu eta lore eta landareei buruz ikasteko helburuarekin. Landaketa lanei ekin aurretik, Toki Eder elkartean bazkaldu dute Atxorrotzetik bueltan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak