Eugenio Otsoa Gatzagako alkatea Goiena telebistako 'Harira' saioan gaur gauean

Mirari Altube Arrese 2012ko maiatzaren 8a

Eugenio Otsoa Leintz Gatzagako alkatea Goiena telebistako Harira saioan izango da mgaur, maiatzak 8. Ur depositu berriaren lanak, turismoa bultzatzeko asmoak, Mundumira jaialdia… izango ditu berbeta gai, beste kontu batzuekin batera. Herritarrek ere parte hartu ahal izango dute saioan aurretik galderak bidalita edo egunean bertan zuzenean.

Ikus-entzuleek saioan parte hartzeko eta alkateari galderak egiteko aukera izango dute, saioa zuzenean baita (21:30). Hainbat modutara egin ahal izango dute hori:

Aurretik:

  • Posta elektronikoz: harira@goiena.com helbidean.
  • Goiena.net-en, albiste honen barrenean, zeure galdera edo iruzkina erantzunetan utziz.

Zuzenean:

  • Telefonotik deituz: 943 25 05 03.
  • Twitter bidez: #harira hashtag-a erabilita.

Herritarrek parte hartzeko hainbat modu daude. Orain, galderak edo kezkak luzatzeko gonbita luza nahi dizuegu Goienatik. Ea, ba, parte hartu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak