Faborito horien artean dago zortzi urte dituen Etxaniz bergararra, Jokin Etxanizen semea. Arrasateko pilotariak ere bikain dabiltza eta maila guztietan dago bikoteren bat finalerdietarako sailkatuta.
Domekako kanporaketak beteranoek hasiko dituzte:
- 09:00etan, Villar eta Gorosarri (Eskoriatza), Abasolo anaien aurka (Gatzaga)
- 09:30ean, Eraña anaiak (Aretxabaleta), Arana eta Erañaren aurka (Aretxabaleta)
- 10:30ean, Aranburu eta Romanate (Oñati), Azagirre eta Gomezen (Bergara) aurka
- 11:30ean, Usuriaga anaiak (Mallabia), Agirrezabal eta Salegiren aurka (Bergara)
- 12:00etan, Lasagabaster eta Altube (Aretxabaleta), Kintana eta Blancoren aurka (Legutiano)
Kadeteen artean, ostera, Gasteizko bikoteak Amurrio B-ren aurka jokatuko du eta Aramaiokoak Elorriokoaren aurka. Eta bukatzeko benjamin-aurrekoen arteko hiru partidu izango dira 13:00etan hasita.