Goierri auzoko bidea konpontzeko lanak onartuko dituzte gaurko osoko bilkuran

Mirari Altube Arrese 2012ko apirilaren 26a

Ohiko osoko bilkura egingo du udalbatzak gaur, eguena, (18:00) eta beste gai batzuen artean Goierri auzoko baserrietarako auzobidea konpontzeko lanak eta Udalaren lursailak aisialdirako baratz gisa erabiltzeko araudia eztabaidatu eta onartuko dituzte.

Hona osoko bilkurako gai zerrenda guztia:

  • Aurreko batzarraldietako aktak onestea
  • Debagoieneko Mankomunitateko Gobernu Juntarako ordezkaria izendatzea
  • “Goierri auzoko baserrietarako auzo-bidea konpontzea (lehenagoko trenbidea)” obren kontratazioa. Espediente hasiera
  • Aisialdirako baratz gisa erabiltzeko Udal lursailen emakida eta erabilera arautuko duen erregelamenduaren onespena
  • Pilar kaleko 9-behean dagoen lokal komertzialari dagokion kontratu aldaketa luzatzeko proposamena
  • “Martxoak 8: Nazioarteko emakumeen eguna”-ri buruz aurkeztutako mozioa
  • Alkatetzaren komunikazioak emandako ebazpenak onartzea
  • Galdera eta erreguak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak