Jakien energia gorputzaren beharretara egokitzen duen sukaldaritza mota da energetikoa. Sukaldaritza makrobiotikoaren oinarri batzuk hartzen ditu eta ez du produkturik baztertzen, naturalak eta biologikoak badira behintzat. Horren guztiaren nondik norakoak azalduko dituzte Toki Eder elkartean eta bertako sukaldea erabiliko dute ikasitakoa praktikan jartzeko.
Loreen Eguna, hilaren 28an
Bestalde, Loreen Eguna apirileko azken zapatuan egitea erabaki du Gurelek, baina eguraldiak laguntzen ez badu atzeratu egingo dute. Loreak landatu eta herriko txokoak txukunduko dituzte orduan.