Malatu taldeak kontzertu bira egingo du Londresen

Irati Goitia 2012ko apirilaren 3a

Hiru kontzertu eskainiko dituzte Londresen, apirilaren 8tik 12ra bitartean. London Basque Society-ren laguntzarekin antolatu dute bira.

 

Malatu taldeak hainbat kontzertu eskainiko ditu Londreseko zenbait lokaletan apirilaren 8tik 12ra bitartean. Mikel Gartzia taldeko gitarra eta  konposatzaileak esan digu: "Abentura bat izango da guretzat, izan ere, ez gara inoiz Euskal Herritik irten. Sarri zaila izaten da euskaraz abestuta kanpora irtetea. Gogotsu daude kontzertuak eskaintzeko".

Bira, Londresen 

London Basque Society-ren laguntzarekin antolatu dute bira. Lehen emanaldia apirilaren 8an izango da Oxford House antzokian, egun horretan ospatzen den Aberri Egunaren arira. Hurrengo egunean, apirilaren 9an, eskainiko dute bigarren emanaldia Gallery Cafen. Hirugarren eta azken kontzertua apirilaren 12an izango da Waterline pub-ean.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak