Domekan hasiko dute pilota txapelketaren bigarren fasea

Mirari Altube Arrese 2012ko martxoaren 30a

Gatzagako pilota txapelketaren bigarren kanporaketa hasiko dute domekan, apirilak 1. Txapelketa otsailaren 26an hasi zuten eta lehenengo fasea dagoeneko jokatu dute, zazpi mailatan banatuta. Bigarren kanporaketa hori orain arte sailkatu diren bikoteek jokatuko dute.

Hona domekako partiduak:

  • Seniorretan: Eskoriatzakoak Elorriokoen aurka; eta Amurriokoak Arrasatekoen aurka.
  • Gazteen artean: Zaramagakoak (Gasteiz) Amurriokoen aurka; eta Arrasatekoak Lakuakoen (Gasteiz) aurka.
  • Kadeteetan: Aramaiokoak Elorriokoen aurka.
  • Kimuen artean: Legutiokoak Elorriokoen aurka; eta Eskoriatzakoak Zaramagakoen aurka (Gasteiz).
  • Benjaminetan: Arrasate B, Aramaio B bikotearen aurka; Aramaio A, Lakuakoen aurka (Gasteiz); eta Bergarakoak Aretxabaletakoen aurka.

Pilota txapelketaren antolatzaile den Mauri Zubillagak adierazi du orain arteko domeketan legez, giro ezin hobea izango dela bai pilotaleku inguruan, bai kaleetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak