Berdintasunaren aldeko murala egingo dute gaur, plazan

Mirari Altube Arrese 2012ko martxoaren 23a

Bideberri mankomunitateak antolatuta mural erraldoia egingo dute gaur (19:15), San Migel plazan. Jenero berdintasunaren eta emakumeen eskubideen aldeko murala izango da, eta herritarren laguntza eskatu dute horretarako, elkarren artean egindako mural erraldoia izan dadin.

Antzuola, Elgeta eta Gatzagako Gizarte Zerbitzuak kudeatu eta bideratzeko sortutako Bideberri mankomunitatearen ekimena da murala, eta horren helburua da gatzagar guztien artean eraldaketaren aldeko bideari ekitea. Norberak bere hausnarketa egin dezala gaiaren gainean eskatu dute antolatzaileek eta teknika librea erabilita mural erraldoian irudikatu gero: esaldiak idatzita, irudi, marrazki edo argazki batekin… Ume, gazte, heldu eta erretiratu, guztien laguntza eskertuko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak