Diru sarrera arruntek %6ko jaitsiera izan dute aurreko urtearekin alderatuta eta ondorioz, gastuetan ere murrizketak egin dituzte, %7 hain zuzen. Eta aurrekontuaren zati handiena gastuak estaltzeko da: batetik pertsonal gastuak, 111.660 euro –ez dute soldata igoerarik aurreikusi langileendako–, eta bestetik, Udal jardunean sortzen diren ohiko gastuak, 198.588 euro.
Bestetik, 6.110 euro mankomunitateari eman beharrekoak ordaintzeko erabiliko dituzte, hau da, mankomunitateak berak inbertsioak egiteko eta Ur kontsortzioari ordaintzeko. Eta Aldundiari itzuli beharreko 26.900 euroak lau zatitan ordainduko dizkiote, aparteko krediturik eskatu barik.
Inbertsiotarako 4.000 euro
Inbertsioak egiteko oso diru gutxi geratu zaie, 4.000 euro. Eta diru hori derrigorrez egin behar duten ehiza planerako izango da.