30 lagun inguru elkartu dira Gatzagako Zuhaitz Egunean

Arritxu Barruso 2012ko otsailaren 27a

Gurel elkarteak antolatutako Zuhaitz Eguna ospatu dute gaur Leintz-Gatzagan. 10:30ean zuten hitzordua herriko plazan eta 30 lagun inguru elkartu dira. 65 zuhaixka landatu dituzte Portaletxon eta eliza ondoan. Ondoren bazkaria egingo dute elkartean.

Gurel elkarteko Imanol Saez de Biterik kontatu digu orain arte ospatutako Zuhaitz Egunetan mendian egin izan dituztela landaketak, baina aurten herrian bertan gune batzuk txukundu behar zirenez, landaketak herrian bertan egitea erabaki dute. Ume zein guraso gustura ibili dira eskularru, aitzur, pala eta lur artean. Gurel elkartearen helburua da Gatzagako umeak, txiki-txikitatik, naturarekin harremanetan heztea. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak