Eugenio Otsoa dagoeneko alkatea da ardura guztiak beregain hartuta

Mirari Altube Arrese 2012ko otsailaren 24a

Mikel Gonzalez zinegotziak, lehenengo alkateordeak hain zuzen, izan du Gatzagako alkate ardura oraintsu arte. Baina dagoeneko Eugenio Otsoak hartu ditu ardura horiek eta alkatea ere bada.

Mexikon egon da lanean Otsoa azken urteotan. Alkate kargua hartzeko etorri zen ekainean, baina gero hara itzuli zen berriro, eta Gonzalezek hartu zituen orduan alkatearen eginbeharrak. Gabon inguruan itzuli zen Otsoa Gatzagara, eta orain dagokion ardurak hartu ditu beregain. Debagoineko mankomunitatean ere bera izango da Gatzagako ordezkaria.

Martitzenetan, udaletxean

Otsoaren asmoa da martitzen goizetan udaletxean egotea, lanak aurreratzeko; baina ez da liberatuko. Herrian orain arte egindakoen berri jasotzen dabil udalbatzako kideengandik azken asteotan, aurrera begirako lanak zehazteko. Agintaldiko lehenengo osoko bilkura gidatu du, gainera, astean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak