Udala, Gurel guraso elkartea eta herritarrak elkarlanean dabiltza Inauterietako egitaraua antolatzen eta erabaki dute herri bazkaria eta afaria egitea. Hala, jai giroa egun guztian izango dute herrian eta umeek ere gehiago goza dezaketela uste dute.
Soran etxean izango dira biak eta hona menuak:
- Bazkaria: babarrun jana sakramentu guztiekin, postrea eta kafea. Helduek, 17 euro ordainduko dute eta gaztetxoek, 7 euro.
- Afaria: hestebeteak, frijituak, txipiroiak plantxan, flana izozkiarekin eta kafea. Prezioa, 17 euro.
Arratsalde partean musika izango da Toki Eder elkartean ume eta helduendako; eta afalostea girotzeko ere izango da musika Soran etxean.