Aurten ez da Korrikarik iritsiko gure herrietara baina Gatzagako batzordeak lanean jarraitzen du, eta euskara aitzakia hartuta bertso afari dotorea antolatu du. Soran etxean gertatuko dieten afariaren bueltan eskarmentu handiko bertsolari bi izango dituzte, gainera, lagun: Sebastian Lizaso (Azpeitia, 1958) eta Iker Zubeldia (Zegama, 1981).
Gatzagan hainbatetan izan dituzte bertso afariak, iaz esaterako Korrikaren etorrera girotzeko; eta oraingoan ere giro ezin hobea sortuko dela jakinik herritar guztiak animatu gura dituzte afari horretara.