Gatzagako umeek ere astindu dituzte danborrak

Mirari Altube Arrese 2012ko urtarrilaren 20a

Herriko eskolako umeak pilotalekuan elkartu dira gaur goizean eta hantxe astindu dituzte danborrak San Sebastianen omenez. Gustura jarraitu dituzte Sarriegiren doinuak eskolan dauden lau umeek, eta aiton-amonen txaloak jaso dituzte. Ondoren, salda beroa eta txokolatea eskaini dizkiete elkartutakoei.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak