Gabon kantuan joango dira Gureleko kideak

Mirari Altube Arrese 2011ko abenduaren 23a

Bihar, Gabon Eguna, kantuan joango dira Gureleko ume eta gurasoak Olentzero lagun dutela. Bi talde egingo dituzte; batzuk kalean geratuko dira eta beste batzuk baserriz baserri ibili. Gero Toki Eder elkartean bazkalduko dute guztiek.

Herriko plazan dute hitzordua guztiek (09:30) eta handik banatuko dira. Autobusean joango dira baserrietara doazenak, eta besteek kaleko bazterrak alaituko dituzte. Eguerdi partean, gero, Toki Ederren elkartuko dira guztiak eta bertan bazkalduko dute. Herritarrei dei egin diete anima daitezela ekintzotan parte hartu eta Gabonak girotzera.

Egutegia opari

Kantuan dabiltzan taldeek, gainera, oparia eramango diete herritarrei: 2012ko egutegia. Udalak urtero argitaratzen du herriko baserrien argazkiekin eta aurten Arabako mugan dagoen Inurritxa eta Goierri auzoko Agarre agertzen dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak