Argindar neurketa ekipoak aldatzen dabiltza

Mirari Altube Arrese 2011ko abenduaren 19a

Gatzagako etxeetara argindarra banatzen duen Leintzargi SL enpresak jakinarazi die herritarrei argindarraren kontagailuak aldatu egingo dituztela egunotan, legeak eskatutakoa betetzeko. Lantxo horiek gaur eta bihar artean egingo dituzte herriko hainbat etxetan.

Ekipo zaharrak kendu eta berriak jarriko dituzte gaur eta bihar artean herriko hainbat etxetan. Ordu erdi inguruko kontua izango dela iragarri du Leintzargik, eta horrek iraun bitartean argindarra moztu egingo dute. Era berean, eskatu dute kontagailua etxebizitza barruan izanez gero, eta etxean inor ez bada egon behar bi egunotan, barrura sartzeko moduren bat bideratzeko.

Jarriko dituzten argindar horniduraren neurketa ekipo berriek ordutegia bereizi eta urruneko kudeaketarako aukera emango dute

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak