L.N. ProLibertate Nabarra eta Nafarroa Bizirik 1512-2012 taldeen laguntzarekin antolatu dute Konkistak 500 urte, deuseztatu ezin izan duten oroimena leloa duen berbaldia; hain zuzen, Patxi Abasolo historialaria Nafarroa Bizirik 1512-2012 taldeko kidea da. Horrek irailean Oñatin egindako historialarien II. kongresuan hartu zuen parte eta azken 500 urteotako kontuak gogoraraztearen garrantziaz jardun zuen.