Eguerdi partean, Gatzagako sorginek antolatutako talo postuak pilatzen zituen frontoi berrituan zeuden gehienak. Plazan berriz, bi ziren interes puntuak. Gatz museoak mundu guztitik ekarrikato gatz beltz, naranja eta grisa erakutsi eta saltzen zuen batetik, eta umeek gatza plastilina moduan ere erabiltzeko aukera izan zuten. Bestetik, herriko sagardogileak sagardoa egiten ziharduten.