Abendurako ur depositu berria guztiz bukatuta izango dela uste dute hirigintzakoek, ezustekorik gertatu ezean.
Orduan estankotasun probak egingo dituzte, urak ez duela ihesbiderik ziurtatu eta instalakuntza guztia ondo dagoela probatzeko. Dena den, lanok egin bitartean ere hainbat proba egiten ibili dira.
Behin depositua gertu dagoenean eta instalakuntza guztiak martxan –ura ponpatzeko herriko depositutik berrira– Gaztainuzketara ura eramatea da epe motzera Udalak duen asmoa. Era berean, Arlaban edo Goierri auzo inguruan sare horretara konektatzeko interesa dutenei laguntzeko gertu agertu da. Baserri guztietara sarea zabaltzea ez dute baztertu, baina etorkizunean lortuko diren diru-laguntzen baitan dagoela hori jakinarazi dute.