Arlaban gaineko autobus geltokietan aldaketak egin dituzte

Mirari Altube Arrese 2011ko urriaren 10a

Gaur, urriak 10, hasita Gasteizera joan-etorria egiten duten autobus guztiak ez dira geldituko Arlaban gainean. Arlabango errepidetik doazenak (GI-627) lehen legez Gure Ametsa jatetxe alboan geratuko dira. Gatzaga herritik (GI-3310) pasatzen diren autobusak, ostera, Gatzagainen izango dute geltokia hemendik aurrera, eta ez Arlabanen.

Udalak hartu du aldatzeko erabakia: "Egunero erabiltzen duten hainbatek eskatu zuten aldaketa eta ideia ona zela pentsatu genuen", jakinarazi du alkate ardura duen Mikel Gonzalezek. "Orain arte beti Gure Ametsan geratu da eta garbi geneukan hori ezin zela kendu. Bietan gelditzea eskatu genion Diputazioari, baina ezetza eman zigunez banatzea erabaki genuen Gure Ametsa eta Gatzagainen artean" argitu du.

Udal ordezkariek badakite halako erabakiekin zaila dela herritar guztiak gustura uztea "beti egoten delako ondo datorkiona eta galtzen irtengo dena", baina erabaki justua delakoan daude, orain arte beti leku berean geratu izan delako autobusa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak