'Sorginak' Getariara doaz zapatuan eta erretiratuak Nafarroara hilaren 13an

Mirari Altube Arrese 2011ko irailaren 29a

Balenciaga gure zain… leloarekin egun pasa joango dira zapatuan, urriak 1, Sorginak emakume elkarteko kideak. 10:00etan Gatzagatik irten eta Getariara joko dute lehenengo, gero Donostiara joateko.

Cristobal Balenciaga diseinatzaile handiari eskainitako museoa ezagutuko dute Getarian. Arropa dotoreen artean ibili eta gero mokadutxo bat jan eta Donostiaranzko bidea hartuko dute. Bertan bazkaldu eta ondoren, paseoan egin, dendak ikusi eta hondartzara joateko aukera izango dute sorginek.

18 emakumek eman dute izena biharko irteerarako eta giro bikaina izango dutelakoan daude antolatzaileek "ea eguraldiak ere laguntzen digun".

Erretiratuak Nafarroara

Toki Eder elkarteko erretiratuek, ostera, urriaren 13rako, eguena, antolatu dute irteera. Udazkenean egin ohi duten legez, Nafarroa aldera joango dira, eta Lizarrako azoka eta inguruko parajeak bisitatuko dituzte. Bazkaria Aiegi herriko Iratxe hotelean izango dute, dantzaldi eta guzti.

Izenemate epea zabalik daukate, eta Toki Ederreko zuzendaritzako kideengana jo behar da, Tere Aranburuzala edo Joxe Gorosabel.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak