San Milixanetako ferian postua jartzeko eskaera epea zabalik dago

Mirari Altube Arrese 2011ko irailaren 23a

Azaroaren 13an, domeka, Gatzagan egingo duten San Milixan eguneko feriarako eskaera epea zabaldu dute. Udaletxera bideratu behar dira izen-emate orria eta eskatutako agiriak; azken eguna urriaren 8a da.

Eskatzaileek bi baldintza bete beharko dituzte: salgai egongo diren produktuen egilea izatea artisaua eta azoka egunean langintzaren erakustaldia egitea pilotalekuan.

Horiez gain eskaera orriarekin batera, beste hainbat agiri aurkeztu beharko dituzte izena ematerakoan, tartean artisauen erregistroan alta emanda dagoela egiaztatuko duen ziurtagiria, curriculuma eta produktuen eta postuaren argazkiak.

Tailerrak egiteko aukera

Artisau tailerra jartzeko aukera ere badago San Milixanetan, pilotaleku alboko lokalean. Ume, gazte eta helduei zuzendutako jarduerak egin beharko dituzte bertan, artisautzarekin zerikusia dutenak. Azokan parte hartzeko betebehar berberak izango dituzte horiek ere eta jardueraren deskribapena bidali beharko dute.
Eskaera orriak eta agiriak udaletxera bideratu behar dituzte artisauek, eta argibideak Udalaren webgunean daude: www.leintzgatzaga.com.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak