Hasi dira jaiak Leintz Gatzagan

Maider Arregi 2011ko irailaren 8a

Jendez bete da Dorletako Santutegia meza nagusirako eta meza osteko mokadurako. Jaietan dira, hortaz, bete betean gatzagarrak. Otxandiotik ere jende asko hurbildu da. Bihar egun handia eta zapatu eta domekan ere ekitaldi ugari. Jarraian egitaraua duzue.

Hona hemen jai egitaraua:

Irailak 8, eguena

  • 17:00: Umeendako su japoniarrak.
  • 20:00: Kontzertua Malatu taldearekin.

Irailak 9, egubakoitza

  • 10:00: Gaztelu puzgarriak plazan umeendako.
  • 13:00: Herri kirolak, plazan.
  • 16:30: Pilota partiduak.
  • 22:00: Rock kontzertua: Skarmento (Galizia), TLS (Ordizia), Interprete Desconocido eta Agresive Combat.

Irailak 10, zapatua

  • 11:00: Arraska skate taldearen erakustaldia.
  • 16:00: Gaztelu puzgarriak plazan.
  • 16:30: Mus eta briska txapelketa Toki-Eder elkartean.
  • 21:30: Herri afaria.
  • 24:00: Bolo txapelketa.
  • Ondoren: Basajaun taldearen antzerkia.

Irailak 11, domeka

  • 09:30: Mendi bizikletarekin zeharkaldia eginda.
  • 12:30: Mexikoko dantza tradizionalen erakustaldia.
  • 16:30: Pilota partiduak.
  • 19:00: Batukada Burrunba Kelele taldearekin.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak