Altxorra bilatzen ibili dira gaur umeak

Mirian Biteri 2011ko uztailaren 9a

Familiaz bete dira gaur Leintz Gatzagako kaleak, Gurelek antolatutako Umeen Egunaren harira. Eguerdian elkartu dira haurrak nahiz gurasoak pilotalekuko arkupetan. Goizean, nagusienek gatz museoa eta Dorleta bisitatu duten bitartean, umeak altxorra bilatzen ibili dira. Eguerdian, bazkaria izan dute.

HEMEN ARGAZKI GEHIAGO

Lehenik eta behin, aurkezpena egin dute, kanpoko ume asko daude-eta, eta jarraian, multzotan banatu da taldea. Kanpotik etorritako gurasoek herria ezagutzeko bisita gidatua dute bitartean, gainerakoak gatz museorantz abiatu dira; nagusienek museoa eta Dorleta bisitatu dute; santutegian, indarrak berreskuratzeko aukera izan dute.

Etxeko txikitxoenek bitartean, Udalak gordetako altxorra topatzeari ekin diote; parte-hartzaile azkarrak egon dira eta bidean jarritako pistei esker, samur topatu dute altxorra herrira itzultzean. Ordurako buruhandiak eta askotariko jolasak zituzten zain neska-mutikoek.

Jarraian, bazkaria izan dute 80 lagunetik gora. Arratsaldean, ostera, karaokea eta antzerkia dute aurreikusita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak