Arratsalde partean hasiko dute jaialdia umeendako jolasak eginda (18:00): tailerrak, jolas kooperatiboak… Gero afaria izango da, Dorletan bertan, tuperware afaria hain zuzen. Hala, jatekoa norberak eroan beharko du eta edatekoa bertan eskainiko dute antolatzaileek. Afalordua girotzeko, gainera, Koktel laukotea izango da eta jazz doinu goxoak eskainiko ditu.
Eta afalostean Debagoieneko bi talderen txanda etorriko da: Ain_1 eta Malatu. Hain zuzen azken hori Gatzagako eta Gasteizko kideek osatzen dute, eta euskaraz abestutako kantuetan jazza, euskal folka, musika latinoa, perkusio afrikarra eta beste hainbat doinu lantzen dituzte.
Jai giroak, baina, jarraitu egingo du ordu txikiak artean disko jartzaileek lagunduta: batetik, Sound Sister eta bestetik, Mr. Dubbin. Horiek emango diote bukaera Dorleta Bibreixon jaialdiari.