Egubakoitzean zabalduko dituzte Gaztainuzketako mendi etxeak

Mirari Altube Arrese 2011ko ekainaren 27a

Uztailaren 1ean inauguratuko dituzte Gaztainuzketako mendi etxeak, ibilbide berriari hasiera emateko (18:00). Paul Aznal Larrañagak hartu du horien ardura amaren laguntzarekin, eta lo egiteko zazpi etxeak eta jatetxea zabalik izango ditu hemendik aurrera.

Bazkariak eta afariak emango dituzte aste egun zein aste bukaeratan: plater konbinatuak, ogitartekoak, mokadutxoak, menu bereziak… Aznalek badaki garai zailak direla alderdi ekonomikoari dagokionez baina "lanean sinisten" du eta "aparteko laguna" hartu duela alboan horretarako dio, ama.

Azken asteotan bazterrak garbitzen eta txukuntzen jardun dute, izan ere, jatetxea bi hilabete egon da itxita. Udalari, ostera, konponketa batzuk egiteko eskatu zioten: "Bidea eta farolak konpontzeko esan genion, kobrea lapurtu zutelako Gabon inguruan, eta ez zegoelako argirik". Horiek konponduta zabaltzeko gertu dute guztia Aznalek eta amak.

Soran 8. jardunaldietan

Bestalde, Soran Etxea hoteleko jatetxea Debagoieneko 8. gastronomia jardunaldien barruan dago, aurrekoetan moduan. Menu bereziak antolatu dituzte prezio txukunean, eta uztailaren 31 bitartean emango dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak