Eugenio Otsoak hartu du alkate kargua

Goiatz Arana Begiristain 2011ko eka. 11a, 18:15

Gorabeherarik gabe osatu da udalbatza berria eta gisa berean hartu du alkate kargua Eugenio Otsoak ere. Tradizioari jarraituz, makila eta zumitzezko txibita jaso ditu: agintearen sinbolo moduan lehena eta agintariak izan beharreko malgutasunaren erakusle moduan bigarrena. Argazkiak ikusgai, hemen.

Korporazio berriko zinegotzi denak egon dira ekitaldian eta, eurekin batera, lehengo dezente eta bi alkate ohi: kargua utzi berri duen Eusebio Villar eta  Joserra Agirreurreta. Ordezkari politikoek ez ezik, hainbat herritarrek ere zuzenean jarraitu nahi izan dute gaurko saioa eta, beraz, osoko bilkuren aretoa nahiko beteta egon da. 13:00etan puntuan hasi da eta bizkor joan da. Alkate berriak bertsoa bota du: 

“Askok mundu honetan ezautzen ez  duna / eta milaka urtetan hemen egon dena / euskara mintzatuaz gordez iraupena / Euskal Herri izenaz bizirik dauena / Leitz Gatzaga dugu herri honen parte / ta hemen bildu garenak ez gaude aparte / presoek ere bertan guki nahi gentuzke / independentziaruntz goaz lortu arte”.

Behin ekitaldia bukatuta, udalbatza zahar eta berria bazkaltzera joan dira elkarrekin, Gure Ametsara.

Otsailera arte Mexikon

Lan kontuengatik Mexikon egongo da Eugenio Otsoa otsailera arte eta, bien bitartean, Mikel Gonzalez zinegotziak hartuko ditu bere gain haren udal-betekizunak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak