Udalbatza eraketa 13:00etan egingo dute

Mirari Altube Arrese 2011ko ekainaren 10a

Bihar, hilak 11, egingo duten Udal eraketa bilkuran udalbatza berria osatu eta zinegotzi karguak hartuko dituzte Gatzagako Hautesle Elkarteko zazpi kidek. Gainerako herri gehienetan ez bezala, 13:00etan izango da ekitaldia.

Datozen lau urteotarako udalbatza osatuko dute bihar, eta Eugenio Otsoa alkate izendatu. Lan kontuengatik Mexikon egon arren Otsoa, biharko hemen izango dela iragarri du, ezustekorik ez bada behintzat. Hala, jardunean dagoen Eusebio Villarren eskuetatik jasoko du alkatetzaren sinbolo den koroa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak