Antolatzaile den Mauri Zubillaga oso pozik dago txapelketaren jardunarekin: "Joan den domekan ia 20 lagun zeuden 09:00etan, eta Gatzagako bikoteek elkarren aurka jokatu zutenean ia 60, oihuka eta animatzen. Gero umeen arteko partiduak antolatu nituen eta harmailek beteta jarraitu zuten. Benetan pozgarria da hori".
Domekan, ekainak 5, gazteek txapelketako lehen partiduak jokatuko dituzte (09:30). Hona:
- Barandiaran I eta Aizpuru I (Gatzaga), Arregi eta Prietoren aurka (Arrasate)
- Urrutia eta Urtzelai (Aretxabaleta), Arabaolaza eta Etxagibelen aurka (Arrasate)
Ondoren seniorren partiduak izango dira:
- Uriarte eta Mondragon (Aretxabaleta), Urrutia eta J. Zubizarretaren aurka (Eskoriatza)
- Lazkano eta Agirre (Arrasate), Oiarzabal eta E. Zubizarretaren aurka (Eskoriatza)
Eta eguerdi inguruan (12:00) txikienen arteko partiduak izango dira:
- Garitano eta Narbaez (Arrasate), Errasti eta Uribetxeberriaren aurka (Aretxabaleta)
- Zubizarreta eta Alonso (Gatzaga), Bengoa eta Goñiren aurka (Arrasate)