Hitzordua aurrez egiten duten taldeendako moldatu egin dezakete jai egunetako ordutegia, eta Pazko Asteko astegunetan txanda aurrez hartutakoekin bakarrik egingo dituzte bisita gidatuak. Argibide gehiago gura duenak edo hitzordua egin Gatzagako turismo bulegora jo behar du: labidea1@euskalerria.org edo 665 73 95 50.
Jakion enpresara bisitak
Bestalde, mankomunitateak antolatutako gastronomia jardunaldiak bukatuta egon arren, museoko arduradun Aitziber Gorosabelek jakinarazi du Iturriko gatza mahaian gozo erakustaldiekin jarraituko dutela. Horren barruan sartzen dira gatz museoko bisita eta Jakion enpresara irteera. Barazki eta fruta kontserbagintzaren gaineko argibideak emango dituzte eta produktuak probatzeko aukera dago. Horretarako ere turismo bulegora deitu.