Eugenio Otsoa da Leintz Gatzagako Hautesle Taldearen alkategaia

Mirari Altube Arrese 2011ko api. 13a, 11:33

Leintz Gatzagako Hautesle Taldeak osatu du Udal hauteskundeetarako zerrenda eta Eugenio Otsoa Ugalde izango da alkategaia. Hiru agintalditan alkate eta beste batean zinegotzi izanda dago Otsoa.

Azken urteotan herritik kanpora ibili da lan kontuengatik, lehenengo Polonian eta orain Mexikon, baina azken asteotan herrira itzuli da eta Udal hauteskundeetara aurkezteko herritarrez osatutako zerrenda osatu du. Hona:

- Eugenio Otsoa Ugalde

- Mikel Gonzalez Antxia

- Iñaki Agirreurreta Zeziaga

- Asier Ugarte Burgos

- Imanol Saiz de Biteri Fernandez de Troconiz

- Montserrat Valerio Campoy

- Juan Luis Zabala Bruña

Eta ordezkoak izango dira:

- Edorta Arana Arrieta

- Nerea Bogajo Modino

Herriarengatik lan egiteko gogoz dagoela esan du Otsoak "nekazari giroko herriak bultzatzeko gogoz", eta ilusio hori sortu die zerrenda osatu duten gainerako herritarrei.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak