Gaztainuzketako etxeen bigarren lehiaketa deia egin du Udalak

Mirari Altube Arrese 2011ko apirilaren 7a

Gaztainuzketako mendi etxeak esleitzeko bigarren lehiaketa deia argitaratu du Udalak astean, otsaileko deira ez zelako inor aurkeztu. Hainbat baldintza aldatu egin dituzte oinarrietan, interesatuak ager daitezen, eta eskaintzak aurkezteko azken eguna apirilaren 23a da.

Orain arte legez lau urterako esleituko ditu etxeok Udalak, 20 urte arte luzatzeko aukerarekin bi aldeak bat etorriz gero. Ezarritako diru kopurua, ostera, aldatu egin du Udalak. Hala, hasieran, etxeen ardura hartzerakoan, ordaindu beharko duten kopurua 67.000 euro da –lehen 67.550 euro–, eta 2012ko maiatzaren 1etik aurrera hilero ordaindu beharko dutena 300 euro –lehen 1.550 euro–. Kopuru hori hobetu beharko dute eskaintza egiten dutenek. Udal ordezkariek uste dute baldintza berri horiekin agertuko direla interesatuak.

Argibide gehiago gura dituenak udaletxeko harrerara jo dezala –edo webgunera: www.leintzgatzaga.com–; baita eskaintzak aurkezteko ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak