Uxue Alberdi eta Alaia Martin bertsolari gazteek girotuko dute bertso afaria eta umore ona lagun, giro bikaina izango dela iragarri dute antolatzaileek. Prezioa: helduak, 15 euro; eta umeak, 7 euro.
Bestalde, apirilaren 9an, zapatua, jolasak izango dituzte umeek (16:30) eta ondoren antzezlana Tenderete antzerki taldearen eskutik (17:30). Eta ilunkaran (19:00) Gatzaga atzo eta gaur diapositiba emanaldia eskainiko dute kultur etxean.
Apirilaren 14an, 14:30ean
Trebiñun hasi eta Donostian bukatuko den Korrika 17 apirilaren 14an, eguena, iritsiko da Gatzagara, 14:30ak inguruan, Eskoriatzatik bueltan. Batzordeko kideek dei egin die herritar guztiei, ume, heldu eta nagusi, Korrikari jarrai diezaioten.