Otsailaren 19an egindako ekitaldian lan horien berri ematen duen kartela jarri zuten Gatzagainen, Rafa Uribarren diputatua eta lanak bideratuko dituen Etorlurreko ordezkariak bertan zirela. Hala bada, hurrengo egunetan lanean hasiko zirela uste izan zuten, baina hilabete pasatuta oraindik hasi barik daude.
Urendako hodi sare berria
Landagipuzkoa 32 egitasmoaren laguntza jaso du ur deposituak eta Erga SL eraikuntza enpresari eman diote lanen ardura. Gatzagainen kokalekua izango duen depositua bera eraikitzeaz gain, herria hornitzen duen depositutik haraino ura eroateko hodiak jarriko dituzte. Gainera, lanok aprobetxatuta ur zikinak batuko dituen sarea ere egingo dute. Bost hilabete iraungo dute lanok.
Ur deposituak Gatzagain eta Arlaban inguruan dagoen ur arazoa –batez ere uda partean– konponduko du. Gainera, behar beharrezkoa da Arlabango plan berezia garatu ahal izateko.