Batzar orokorra du bihar Toki Eder erretiratuen elkarteak

Mirari Altube Arrese 2011ko martxoaren 25a

Erretiratuek batzar orokorra egingo du bihar, hilak 26, elkartean bertan (17:00). Iazko diru kontuak eta egitaraua berrikusiko dituzte, eta datorren ikasturtekoak aurkeztu ondoren. Gainera, batzordeko kide bi aldatu gura dituzte.

Orain arte antolatutako ekimenekin jarraitzeko asmoa dute erretiratuek, hau da, urtean irteera bi –udaberrian eta udazkenean–, karta-joko txapelketa eta Gabon inguruko ekitaldia.

Bestalde, zuzendaritza batzordeko hainbat kidek uzteko gogoa daukate urte asko daramatzatelako lanean, eta boluntarioak eskatuko dituzte aldaketarako. Pedro Mari Elkorobarrutia presidente duen batzordeko bost kidetik bi aldatzea da asmoa, baina horretarako boluntarioak behar dituzte. Agertu ezean, beste bideren bat pentsatzen hasiko dira aldaketa egiteko. Behin batzarra bukatutakoan merienda egingo dute elkartutakoek.

Briskan gatzagarrak nagusi

Joan den astelehenean, hilak 21, mahai-joko txapelketa jokatu zuten erretiratuek Arrasaten, eta Maritxu Plazaola eta Beni Altube gatzagarrak izan ziren nagusi briska jokoan. Hurrengo kanporaketa Legazpin jokatuko dute Urolakoen aurka.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak