Ia 40 lagun elkartuko dira afaltzeko Inauteri-zapatuan

Mirari Altube Arrese 2011ko martxoaren 3a

Mozorroak gertu eta jai girorako gogoz daude gatzagarrak zapatura begira. Gurel guraso elkarteko kideek jolasak egingo dituzte lehenengo eta gero herria afaria izango da. 40 bat lagun elkartuko dira mozorroa aldean dutela ondo pasatzeko asmoarekin.

Hona egitaraua:

Martxoak 5, zapatua

- 17:00, Gurelek antolatuta: txokolate beroa Toki Eder elkartean; maskarak egiteko tailerra; eta jolasak pilotaleku inguruan.

- 21:30, herri afaria Soran hotelean.

- Afalostean, musika disko jartzaile batekin.

Martxoak 8, martitzena

- Goizean, eskolako umeen kalejira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak