Ur deposituaren lanak hasi eta pilotalekua inauguratuko dute zapatuan

Mirari Altube Arrese 2011ko otsailaren 17a

Zapatuan, otsailak 19, oraintsu eraberritutako pilotalekua inauguratuko dute. Ekitaldia, gainera, ur deposituaren lanei hasiera emateko aprobetxatuko dutela iragarri du Foru Aldundiak.

Landagipuzkoa egitasmoari esker eraberritu zuten pilotalekua iazko udazkenean eta orain ur depositua egiten hasiko dira Gatzagainen. Etorlur dabil lanok bideratzen eta zapatuko ekitaldietan hiru erakundeetako ordezkariak izango dira: Landa Ingurunearen Garapeneko diputatu Rafa Uribarren, Eusebio Villar alkatea eta Etorlurreko ordezkariak.

Hona egitaraua:

- 11:45ean, udaletxean elkartu erakundeetako ordezkariak.

- 12:00etan, Gatzagainen uren proiektuaren lanei hasiera ematea.

- 12:30ean, eraberritutako pilotalekuaren inauguratze ekitaldia; diskurtsoak eta zinta moztea.

- 13:00etan, mokadutxoa kultur etxean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak