Pilota partiduak Leintz Gatzagan jokatuko dituzte –izena emateko 5 euro ordaindu behar dira– eta pilota goxuak (Punpazkoak) erabiliko dituzte partiduetan. Partiduak hamabost egunean behin jokatuko dituzte, domeketan, eta martxoaren 6an hasiko dute txapelketa. Finalak, berriz, irailean jokatuko dituzte, Gatzagako jaietan. Bistan da, horrenbestez, txapelketak hainbat hilabete iraungo duela.
Bi kategoria
Txapelketan bi kategoria egongo dira, A kategorian 25etik 40 urte bitarteko pilotariak batuko dituzte, eta B kategorian 41 urtetik aurrerakoak. Izena emateko deitu 605 724 096 telefono zenbakira (Mauri Zubillaga).