Batzar orokorra egingo du Gurelek hilaren 26an

Mirari Altube Arrese 2011ko urtarrilaren 21a

Urteko batzar orokorra egingo du Gurel guraso elkarteak eguaztenean, hilak 26, Garro jauregian (18:30). Pasatutako urteari bukaera emango diote gainbegiratua eginez, eta 2011ko ekitaldiak antolatzen hasiko dira. Hala bada, bazkide guztiek daukate bertaratzeko gonbidapena. 

2010eko kontuak, balantzea eta memoria aurkeztuta hasiko dute batzarra. Iaz egindako ekitaldiak aztertu eta baloratuko dituzte orduan.Gero 2011rako lan banaketa egingo dute, aurrekontua aurkeztu, eta baita urtean egin daitezkeen ekitaldien zirriborroa zehaztu ere.

Gainera, zuzendaritza batzordea osatzen duten lau kidetik bik utzi egingo dute hala dagokielako, Dorleta Elkorobarrutiak eta Bea Alvarezek hain zuen. Horien ordez beste bi kide hautatuko dituzte batzordean geratuko diren Angel eta Alberto Oñaterekin batera lan egiteko datozen bi urteotan.

Gatzagako 20 familia baino gehiago dira Gureleko bazkide eta horiei guztiei egin diete deia eguazteneko batzarrean parte hartzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak