Urtarrilaren 13ra bitartean aurkeztutako proiektuak aztertuko ditu Etorlurrek eta gero lanok esleitu, ondo bidean otsail bukaera inguruan hasita egon daitezen. Lanok 617.028 euroko aurrekontua dute eta horietatik 400.000 euro Landagipuzkoa egitasmoaren bitartez finantzatuko dituzte. Gainerakoa Udalak jarriko du, eta mailegua eskatzeko asmoa dauka. Deposituaren lanek, gehienez ere, hamar hilabete iraungo dute.