Egunotan ibili dira ludotekan Gabon kantuak ikasten eta herriko bazterrak dotore apaindu dituzte euskal mitologiarekin zerikusia duten pertsonaiekin. Apaindu bakarrik ez, pertsonaia horien gaineko argibideak eman dizkiete ludotekan, eta orain lehiaketa jarri dute abian. Bost galdera erantzun beharko dituzte herritarrek– erantzunen kutxa Labidea dendan dago– eta erantzun zuzenekin zozketa egingo dute Gabon egunean, Olentzero datorrenean.
Egubakoitzean kantuan joango dira baserriz baserri eta etxez etxe, eta Toki Eder elkartean bazkaldu eta gero Olentzeroren bisita jasoko dute. Gabonetako opor egunetan, ostera, hainbat ekintza egiteko asmoa dute Gureleko kideek: Gasteizera zinemara joan, autobusa hartuta; guraso eta umeen arteko frontenis txapelketa; eta elurra eginez gero, Valdezcaray-ra eskiatzera.