Rafa Uribarren: "Gure helburua da herri txikietako bizi kalitatea hobetzea herritarrak ez joateko inguruko herrietara bizitzera"

Amaia Txintxurreta Guridi 2010eko abenduaren 15a

Rafa Uribarren, Landa Ingurumeneko Departamentuko diputatua, Leintz Gatzagako hamasei herritarrekin elkartu zen atzo. Udalerrian azpiegitura falta dagoela, teknologia berriak, errepide sarea edota baserritarren egungo egoera izan ziren, besteak beste, bileran zehar landutako gaiak.

Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatuta, azken hilabeteotan bailarako ia herri guztiak bisitatu dituzte Gipuzkoa Eraikitzen izeneko ekimen parte-hartzailearekin. Azkena atzo izan zen Leintz Gatzagan. 

Diputazioak azken 3 urteetan landutako Kudeaketa Planaren berri eman zuen aurrenik diputatuak. Segidan, han bildutako herritarrek euren iritzi eta ekarpenak aurkezteko eta diputatuarekin partekatzeko aukera izan zuten.

Uribarren diputatuak esan zuen, Gipuzkoako lurraldea nahiko ondo orekatuta dagoela eta aberastasuna mantentzea nahi dutela. Izan ere, askotan herri edo auzo txikietako jendea hiri handietara mugitzen da eta beraiek nahi dutena da bizi kalitate bera egotea herri handi nahiz auzo txikietan.

Gipuzkoa Eraikitzen izeneko ekimen parte-hartzailearekin, azken hilabeteotan, bailarako ia herri guztiak bisitatu dituzte diputatuek. Otsaila baino lehen Eskoriatzara egingo duten bisitarekin itxiko dute erronda.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak