Gabonetako apaingarriak jarri dituzte Gurelekoek

Usoa Agirre 2010ko abe. 13a, 15:37

Leintz Gatzagako haurrak herria apaintzeko lanetan aritu ziren atzo goizean. Hainbat urtez dabiltza Gurel gurasoen elkarteko kideak ekimen hori antolatzen, eta aurten, estrainekoz, euskal mitologiarekin zerikusia duten pertsonaiak jarri dituzte plaza nagusian.

 

Horien artean daude Tartalo, Basajaun, Lamiak, Olentzero eta Mari Domingi, besteak beste. Haurrak mitologia barneratzen hasteko ekimena da. Eguberriei begira, bestalde, haurrek gutuna idatzi zioten Olentzerori, hurrengo urterako herrian nahiko lituzketen gauzekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak