Rafa Uribarren diputatua herritarrekin elkartuko da bihar, martitzena

Mirari Altube Arrese 2010ko abe. 13a, 10:47

Foru Aldundiko Landa Garapenerako Departamentuko diputatu den Rafa Uribarren gatzagarrekin izango da bihar, abenduak 14, kultur etxean (19:00). Bestalde, Eusebio Villar alkatea Goiena telebistako 'Magazinea' saiora joango da bihar eta herritarrek galderak egiteko aukera dute.

Aldundiak azken agintaldian landutako Kudeaketa Planaren berri emango du lehenengo Uribarrenek eta herritarrek euren iritzi, ekarpen eta galderak aurkezteko tartea izango dute gero. Bilera herritar guztiendako dago zabalik eta interesa dutenek aurrez jakinarazi behar dute: 943 11 22 90 zenbakira deitu edo gipuzkoaeraikitzen@gipuzkoaeraikitzen.net helbidera mezua bidali.

Gipuzkoa Eraikitzen izeneko ekimen barruan antolatutako bisita da biharkoa eta Aldundiaren kudeaketa herritarrekin partekatzeko eta aztertzeko helburuarekin sortu dute. Aurkeztuko duen Kudeaketa Planean zazpi helburu dituzte zehaztuta, tartean mugikortasun aurreratua eta komunikazio azpiegiturak indartzea. Eta jakinaraziko du plan horretan finkatutako helburuetatik %87,6 beteta zeudela 2010eko ekainean.

Alkateak urteari errepasoa

Eusebio Villar alkatea, ostera, Goiena telebistako Magazinea saioan izango da bihar (19:45). Eneko Azkarate eta Arritxu Barruso kazetarien galderak erantzungo ditu, eta azken urteari errepasoa egin. Herritarrek ere egin ahal izango dizkiote galderak, aurretik helbide honetara idatzita: magazinea@goiena.com.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak