Gogor egin dute lan 12 eta 13 urteko bost gatzagarrek eta bihar izango dute emaitzaren berri. "Aurkeztu izana dagoneko saria da, hasieran ez genuen pentsatzen bukaerara iritsiko zirenik-eta", esan digu guraso batek.
Azken jai egunotan ordu asko sartu dituzte lanean eta biomedikuntzaren gainean aurkeztu beharreko proiektua gertu daukate. Robotak ere egiten ditu agindutako lanak eta biharko egunaren zain daude gazte eta gurasoak. Ekitaldia Zamudion da (Bizkaia) eta bertan aurkeztuko dituzte egindako proiektu guztiak. "Bederatzi sari daude eta ezin dira pilatu. Hortaz, saritxoren bat eskura dezaketela uste dugu, batez ere biomedikuntzaren gaineko proiektuaren atalean", dio guraso batek itxaropentsu.