Herria apainduko du Gurelek aste bukaeran

Mirari Altube Arrese 2010ko abe. 9a, 13:13

Gurel guraso elkarteak Gabon ukitua eman gura dio herriari aste bukaeran. Domekan, hilak 12, herria apaintzeko asmoa dute euskal mitologiako pertsonaiekin.

Abenduaren 11rako ekitaldiren bat antolatu gura dute. Eta 12an, domeka, herria apainduko dute. Euskal giroko Gabonak izango dira protagonista aurten eta euskal sukaldea, Olentzeroren baserriko sukaldea hain zuzen, prestatuko dute herriko txoko batean. Hori bai, Gabon eguna arte ez dela inor egongo sukalde horretan iragarri dute eta Gabon egunean, kalejira eginaz abestu ondoren, Olentzero bera etorriko da sukaldera umeen gutunak jasotzera.

Gainera, herri guztia euskal mitologiako pertsonaiekin apaindu gura dute: Anbotoko Mari; Maritxu teilatuko; euskal sorgina; Tartalo; Basajaun… Pertsonaia bakoitzaren aldamenean azalpen txiki bat jarriko dute eta lehiaketa egin gero: "Egindako galderen erantzunak Labidea dendara eroan beharko dituzte umeek eta zuzen erantzundakoen artean zozketa egingo dugu Gabon egunean", argitu dute antolatzaileek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak